Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Larraul
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2007-10-22 | 11:22:32

Jexux Mari Irazuk finalaurrerako txartela eskuratu du

Azaroaren 17an Eskoriatzan ariko da

Irazu larraundarrak lortu du finalaurrekoetarako zuzeneko txartela, eta Sukia oriotarrak aukerak izango ditu pasatzeko. Hurrengoak ere puntu gutxira geratu dira eta hurrengo saioetan zer gertatzen den ikusi beharko da.

Ez du erantzunik

Landa-eremuko Udaltalde 21 programa pilotuaren eraketa

2005-01-10 | 17:24:20

Landa-eremuko Udaltalde 21 programa pilotuaren eraketa

Tokiko Agenda 21aren metodologia landa-eremuko herri txikietara egokitzeko konpromisoa hartu dute Albiztur, Alkiza, Bidegoian eta Larraulgo udalerriek

Landa-eremuko udaltalde 21a eratzeko eta garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, IHOBE Ingurumen Jardueratarako Sozietate Publikoaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Heziketa, Sustapen eta Landa Garapenerako Mendikoi-k, Gipuzkoako foru Aldundiaren Garapen Iraunkorraren Sailak, Tolomendi Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkarteak eta Tolosaldeko lau udalerrik (Bidegoian, Larraul, Alkiza eta Albiztur).

Ez du erantzunik

Loreak ikusteko eta erosteko aukera

2004-05-17 | 15:42:39

Loreak ikusteko eta erosteko aukera

Datorren igandean, maiatzaren 23an, ere egingo da lore azoka

Lore azoka egin zen atzo Larraulgo plazan; Usurbildik ekarritako loreak ikusteko eta erosteko aukera izan zuten herritarrek. Azokara gerturatzeko aukera izan ez zutenek, hurrengo igandean, maiatzaren 23an, izango dute berriro ere loreak eta landareak ikusteko eta erosteko aukera.

Ez du erantzunik

Elur malutak zuritu dute eskualdea

2004-02-20 | 17:49:44

Elur malutak zuritu dute eskualdea

Elurra izan da gaurkoan ere protagonista eskualdean; eguerdi partean hasi eta ordu luzeetan aritu da elurra mara-mara. Inguruko mendiak eta zelaiak elurtuta ikus daitezke dagoeneko.

4 erantzun

Asteasuko eta Larraulgo haurrak mozorrotuta

2004-02-20 | 16:55:52

Asteasuko eta Larraulgo haurrak mozorrotuta

Larraulgo eta Asteasuko haurrek ere Inauteri festa izan dute gaur. Eguraldia dela-eta, Larraulgo frontoian egin behar izan dute festa, eta ez dira Asteasuko plazara joan pentsatuta zuten moduan.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Antzerkia

Antzerki tailerreko ikasleen emanaldia
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-07-03

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen lanak
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.